XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONSTITUZIO LANAK AURRERA

Konstituzio demokratiko bat izateko lanak aurrera doazte Parlamentarien artean.

Talde bakoitzak aztertzen ari da idatzita dagoen proiektoa, enmienda eta boto partikularrak ipintzeko.

Gai honi buruz, komenigarria da atzeruntz apur bat begiratzea.

Reforma bidea sendotu eta aurrera atera zenean, hauteskundeak konbokaturik, ezkerreko programa guztietan Cortes Constituyentes reibindikazioa azaldu zen. Ezkerrak, hauteskundeetara presentaturik, frankismoaren ondar guztiekin bukatu nahi zuen, eta demokrazia eraikitzen hasi.

Horretarako, hauteskundeak irabazi behar zituen obeto esanda, ez ezkerrak bakarrik, indar demokratiko guztiak Alianza Popular, frankismoaren espiritua, hain zuzen, ahal zen guztia bazterturik.

Eta hauteskundeak irabazirik, Konstizuzio berri bat idatzi, Konstituzio zabal eta demokratiko bat, frankismoarekin bukaturik eta sozial transformazioei bidea irikitzeko.

Ekainaren 15ean ateratako Korteak Konstituyenteak egitea, ezkerreko egitarauetan bakarrik agertzen zen.

UCD baieztea garaipen handi bat izan da, herri garaipen inportante bat, zeren, demokrazi bidea zabaldu du Espainian.

Euskal herrian ez da oraindik hasi Konstituzioari buruzko eztabaida.

Baina zerbait entzun dugu.

Gaur, 1978an, Espainiako konstituzioaren kaiola barruan sartu nahi gaituzte berriz ere.

Guk, ordea, ez dugula onartzen esango dugu, ez gara espainolak eta.

Monzon jelkidearen hitzak, Espainol edo euskaldun sentitzeko eskubide osoa du, Monzonek, eta esan duena esateko ere bai, noski.

Baina politiko munduan sartuta dagoen gizon bati, eta nolabaiteko influentzia duen gizonari, astakeririk ez esateko eskatzea normala iruditzen zaigu.

Berdin ahal zaigu euskaldunoi frankismoaren Principios fundamentales del Movimiento eta Konstituzio demokratiko bat, Espaini mailan?

Ezta independentzia Montzonen helburua, irudi denez lortua ere.

Eta gutxigo gauregun.

Euskadiko independentzia irteera real eta positiboa ikusten ez dugunontzat, eta Espainiko herriak federalki batuak, zapalketarik gabe, askatasunean bizitzea nahi dugonontzat, Konstituzio arazoa fundamentala da.

Konstituzioan biltzen dira Estatu barneko herrien askatasunak, Autonomi mailan.

Eta sozial eta politikoki aurrerabidea, estruktura aldaketak egiteko posibilitatea Konstituzioan baieztua izan behar da.

Era horretan, gaur egun eztabaidatzen ari den proiektua erabateko inportantzia du euskaldunontzat.

Konstituzio zabal eta demokratiko bat lortzea da gaur lehen helburua.

Nazionalki, Autonomi Estatutoa dokumento horretan definituko da.

Gure gizartea aldatzeko, sozialismo bidean, konstituzionalki biltzeko posibilitatea dago.

Gure iritzian, idatzita dagoen proiektua positiboa da globalki ikusita.

Baditu ere positiboak ez diren zenbait artikulu.

Inportanteenak aztertuko ditugu.

Lehenik, askatasun osoak rekonozitzen ditu, bai indibidualki eta bai kolektiboki.

Biltzeko, sindikatzeko, espresatzeko, elkartzeko eta abar.

Zenbait artikuloetan, aldaketa estrukturalak egiteko posibilitatea dago.

Alde honetatik, Europako konstituzio askotatik aurrerago doa, zabalagoa gertatzen da.

Baina batez ere, Konstituzio proiektuaren positiboena, autonomi mailan aurkitzen da.

Tradizionalki, estruktura zentralista izan dena hausten da, Estado General de Autonomias definiturik.

Egitan, iraultzailea da maila honetan.

Alde negatiboa, Estatuko buruen boterean aurkitzen da, Erregearen boterea hain zuzen.

Berak izendatzen du Gobernuko Lendakaritzarako kandidatoa, gero parlamentariek baieztu edo baztertzeko.

Partiduen baitan lan egiteko posibilitateak ematen dizkio era honetara.

Beste aldetik, Gobernuak botere izugarria du parlamentarien gainetik.

Dena dela, oraindik ez da azken hitza esan gai honetaz.

Diskusio zabal eta demokratiko bat beharrezkoa da, herri osoari agertuz eritzi guztiak.

Gure etorkizunaren gauza asko hor erabakiko bai dira.